Itxi

Ofiziala

Profesionalak ez diren futbol partidak, bertan behera

eitb.eus

Leer en Castellano

Bigaren B Mailatik behera dauden kategoria guztietako futbol neurketak ez dira jokatuko. Neurria hurrengo bi asteetarako da.

Arenas - Tudelano partidaren argazkia

Espainiako Futbol Federazioko Jarraipen Batzordea gaur goizean bildu da eta Federazio Autonomiko guztiei jakinarazi nahi izan die bertan hartutako erabakiak:

Batzorde Delegatuari hainbat neurriak helaraztea erabaki egin du.

Beraz, Estatuko Futboleko eta Areto-Futboleko profesionalak ez diren partida guztiak bertan behera geratuko dira, hots, Bigarren B Mailatik behera, umeen kategorietara arte. Neurria hurrengo bi asteetarako da.

Euskadiko Futbol Federakundeak erabaki du bertan behera uztea bere eskumenaren menpe dauden lehiaketa txapelketa guztietako partidak, asteazken honetatik bestelakorik esan arte, koronabirusaren bilakaeraren ondorioz.

Zehazki, Hirugarren Mailako, Gazteen Nazional Ligako, Gazteen Euskal Ligako, Kadeteen Euskal Ligako, Emakumeen Euskal Ligako eta Areto Futboleko Hirugarren Mailako eta Euskal Ligako partida geratu dira bertan behera, Euskadiko Futbol Federakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Futbol Federazioak emandako aholkuak kontutan hartuta, neurri hori hartzea egokiena dela uste du Euskadiko Futbol Federakundeak, eta sor daitezkeen eragozpen eta kalteak sentitu ditu. Halere, "gure pertsona federatuen, zuzendaritza kideen eta zaleen segurtasun eta osasun handiagoa izan dezaten", osasun agintarien gomendioak jarraitzea erabaki du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

 

Albisteak (4)