Santander Liga
Garay, Mangala eta Gaya, koronabirusagatik positiboa eman duten lehen futbolariak
Erredakzioa
Valentziak jakinarazi duenez, guztira bost positibo kasu antzeman ditu klubean. "Oso ondo nago, orain osasun langileen aholkuei kasu egitea da gakoa", adierazi du Ezequiel Garayk.
Ezequiel Garay, Eliaquim Mangala eta ose LUis Gaya dira koronabirusagatik positiboa eman duen Ligako lehen futbolariak. Valentziak igande honetan jakinarazi du, guztira bost positibo antzeman dituela klubean.
"Argi dago 2020a ez nuela ondo hasi. Positiboa eman dut koronabirusagatik, oso ondo nago, eta osasun langileen aholkuei kau egitean dago gakoa orain. Momentuz, isolatuta egon behar naiz", adierazi du Garayk.
Ligako jokalarietatik lehenak izan dira hiru jokalari hauek koronabirusagatik positiboa ematen. Ligak berak, ostegunean jakinarazi zuen partidak eten egingo direla gutxienez bi jardunaldiz, COVID-19aren eraginez sortutako larrialdi egoeragatik.