Malagan
21 urteko futbol entrenatzaile bat zendu da, koronabirusagatik
eitb.eus
Aurretik patologia bat zeukan. Andaluziako probintzian hil egin den aurreneko gaztea da.
Malagako Atletico Portada Alta taldeko 21 urteko entrenatzailea koonabirusagatik zendu da, Europa Pressek jakitera eman duten bezala.
Aurretik patologia bat zeukan, koronabirusarekin batera leuzemia antzeman zioten.
Gazte mailako taldetxo bat zuzentzen zuen eta Andaluziako probintzian hil egin den aurreneko gaztea da. Lehenago beste lau pertsona hil dira, baina helduagoak, 70, 71, 82 eta 89 urtekoak hain zuen ere.