Itxi

Ofiziala

Eurokopa atzeratu egin da, 2021era arte

eitb.eus

Leer en Castellano

Txapeldunen Ligako eta Liga Europako finalak ekainaren azken astera arte atzeratuko direla ere esan du UEFAko presidenteak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Europako Futbol Elkarteen Batasunak (UEFA) kontinente zaharreko 55 federazioekin bildu egin da koronabirusak eragindako krisiaren aurrean dauden aukerak eztabaidatzeko, tartean, 2020ko Eurokopa bertan behera uztea, eta horrela erabaki dute.

Beraz, Europako Txapelketa atzeratu egin da eta 2021eko udan izango.

2020ko Eurokopa ekainaren 12tik uztailaren 12ra egitekoa zen, eta ekitaldian txapelketaren 60. urteurrena izango denez, edizio berezia antolatura zuten; izan ere, 11 herrialdetako 12 hiritan jokatuko behar ziren neurketak, eta hiri horietako bat Bilbo da. Partida batzuk San Mames futbol-zelaian jokatuko dira, beraz, baina urte beta bat beranduago.

Bilera bideokonferentzia bidez egin dute, eta beste lehiaketa batzuen gainean (Txapeldunen Liga, Europa Liga eta herrialde bakoitzeko txapelketak) izan daitezkeen aldaketen inguruko eztabaidak ere egon dira.

Aleksander Ceferinek, UEFAko presidenteak, Txapeldunen Ligako eta Liga Europako finalak ekainaren azken astera arte atzeratuko direla esan du; Championsekoa 27an izango da eta Europa Ligakoa 24ean.

Aplazada la Eurocopa 2020, esperemos que sea el camino que sigan las competiciones internacionales. En la agenda primero la defensa del “fútbol local”, después el global.

Albisteak (2)

Bideoak (1)