Taldetxoetan
Javi Martinezen eta Alvaro Odriozolaren Bayern Munich entrenatzen hasi da
eitb.eus
Lau eta bost pertsonetako taldeetan ari dira egiten osasun-normak bete ahal izateko.
Bayern Munich Bundesligako liderra entrenatzen hasi da jada.
COVID-19 koronabirusak eraginda osasun-norma oso zorrotzak tarteko, baina dagoneko hasi dira lehen saioak egiten. Lau eta bost pertsonetako taldeetan ari dira osasun-norma horiek bete ahal izateko.
Aurreko astean Bundesligako beste talde batzuk hasi ziren, esaterako Borussia Dormund eta Shalcke 04, eta orain Javi Martinezen eta Alvaro Odriozolaren Bayern Munich hasi da.
Klubak hurrengo denboraldirako fitxaketak aztertzen hasi dela onartu du eta Hansi Flick entrenatzailearen kontratua 2023ra arte luzatu egin du.
El #FCBayern entrenará en grupos pequeños a partir del lunes. #MiaSanMia pic.twitter.com/sZj92VsKvv
— FC Bayern München Español (@FCBayernES) April 5, 2020