Amenaza de huelga
Liga hasiera kolokan dago
A.B.
Erredakzioa
Espainiako Futbol Liga Profesionalak Futbolarien Elkarteari egindako proposamenak jokalarien animoak piztu ditu eta grebara joan daitezke.
Espainiako Ligaren hasiera colocan dago berriro. Espainiako Futbol Liga Profesionalak eta Futbolarien Elkarteak arazoak dituzte akordioetara iristeko eta horrek jokalariak lehen jardunaldirako greba deiadia egitea ekar dezake.
Futbol Liga Profesionalak nahi duena honakoa da: Jokalariek irudi eskubideak klubei ematea eta horrez gain jokalariak selekzioarekin daudenean oporraldiko denbora moduan kontatzea.
Asteazken honetan biltzekoak dira bi aldeak eta akordiora ez iristekotan Futbolarien Elkarteak Ez ohiko Asanblada deituko du bertan Liga abuztuaren 20an hasiko duten edo ez erabakitzeko.