20:45ean, Barin
Italia-Espainia: Maila handiko 'adiskidantzazko' partida
A.B.
Erredakzioa
Vicente Del Bosquek zuzentzen duen taldea lau Munduko Txapelketa dituen selekzioaren aurka ariko da 20:45etik aurrera Barin.
Italia eta Espainia ariko dira nor baino nor astaezken gauean (20:45ean) Bariko (Italia) San Nicola zelaian. Azken munduko txapelduna lau munduko txapelketa dituen selekzioaren aurka.
Bartzelonako Thiago eta Malagako Nacho Monreal euskal jokalaria dira berritasunak Del Bosqueren zerrendan. Athleticeko Fernando Llorente, Javi Martinez eta Andoni Iraola ere deialdian daude Xabi Alonso (Real Madril) gipuzkoarrarekin batera. Espainiak Xavi Hernandezen, Carles Puyolen eta Sergio Ramosen bajak ditu partida honetarako.
Aurrean Italia berritua izango dute espainiarrek. Jokalari berri asko egon arren Azzurrien artean badaude maila handiko eta klasikoak diren jokalari ugari: Buffon atezaina, Andrea Pirlo, Thiago Motta, Antonio Cassano edo Chiellini adibidez. Defentsa lerroa ia erabat berrituta dute italiarrek eta Rannochia eta Cassani kontutan hartzeko moduko jokalariak dira. Giovincok eta Aquilanik freskotasuna emango diote zelai erdiari nahiz eta agian hasieratik ez jokatu. Aurrealdean jende arriskutsua du Italiak. Ballotelli, Rossi eta Pazzini dira taldeko aurrelariak.