Itxi

San Nicola de Barin

Italia-Espainia (2-1): Adiskidantzazko beste partida bat galdu

Erredakzioa

Andoni Iraolak lehen zatia soilik jokatu zuen arazo fisikoak direla eta; Espainiaren gola Xabi Alonsok, penaltiz, egin zuen Del Bosqueren beste porrot batean lagunarteko neurketan.

Xabi Alonso tras marcar de penlti. FOTO: EFE

Partida amaitzeko zazpi minutu faltan Alberto Aquilani erddiestsu zuen garaipenaren gola. Areaz kanportik egindako jaurtiketak Javi Martinezen hankan jo eta Valdesen atean sartu zen.

Vicente del Bosqueren taldearen ibilbidea lagunarteko partidetan ez da ona eta Portugalen, Argentinaren eta Italiaren kontrako neurketak galdu egin ditu.

Albiste txarra Andoni Iraolak eman zuen. Zuri-gorrien hegalekoak atsedenaldian utzi zuen partida, eskuin izterrean zartada bat sumatu eta gero.

Fitxa teknikoa:

2 - Italia: Buffon; Maggio, Ranocchia (Bonucci, 77''), Chiellini, Criscito; De Rossi (Aquilani, 65''), Pirlo, Motta (Marchisio, 46''); Montolivo (Nocerino, 74''); Rossi (Pazzini, 59'') eta Cassano (Balotelli, 59'').

1 - Espainia: Casillas (Valdes, 46''); Iraola (Villa, 46''), Pique (Busquets, 45''), Raul Albiol, Arbeloa; Javi Martinez, Xabi Alonso; Iniesta (Thiago, 46''), Cazorla (Mata, 80''), Silva; eta Fernando Torres (Fernando Llorente, 15'').

Golak: 1-0, 11'': Montolivo. 1-1, 37'': Xabi Alonso. 2-1, 83'': Aquilani.