Ekainean izan daiteke
Australiako Federazioak lehiaketa berriro ekiteko asmoa du
eitb.eus
James Johnson FFAko zuzendariak klubekin denboraldia amaitzeko konpromisoa hartu zuela esan du.
Australiako Futbol Federazioak (FFA) 2019/20ko Hyundai A-League txapelketa bueltatzeko asmoa duela iragarri du. Koronabirusaren pandemiagatik bertan behera geratu eta gero ahalik eta lasterren hastea nahi dute.
Hasi ahal izateko osasun egoera egokia eman behar da bai jokalarientzat eta bai langileentzat eta Gobernuaren protokoloak bete beharko dira ere.
James Johnson FFA zuzendari exekutiboak klubekin denboraldia amaitzeko konpromisoa hartu zuela esan du, "gure erronka futbola eskaintzea da eta aurtengo denboraldia amaitzea eta horretarako irizpide batzuk ditugu guzti hori definitu ahal izateko. Ahalik eta lasterren bueltatuko gara, baina zaila da maiatzaren amaieran baino lehen hastea".