Errege Kopa
Athleticeko eta Realeko presidenteek ateak irekita jokatzea eskatu dute
eitb.eus
Komunikatu ofiziala egin dute bi klubek. Kopako finala publikoki eta ofizialki, ateak irekita, eta data zehatz batean egin ahal izatea eskatzea erabaki dute.
Athletic eta Realeko presidenteek, 2019-2020 denboraldiari dagokion Errege Kopako Txapelketako finalistak, Espainiako Futbol Federazioko presidentearekin bildu ondoren, Kopako finala publikoki eta ofizialki, ateak irekita, eta hiru aldeek adostutako data zehatz batean egin ahal izatea eskatzea erabaki dute.
Relaka bere webgunean azaltzen duen bezala "bi kluben nahia eta borondatea beti izan da, orain eta lehen, finala zaleen aurrean jokatzea. Hori da gehien gustatuko litzaigukeena. Kopako final bat gure zaletuak harmailetan daudela".
Aldi berean, Athleticek eta Realak, Espainiako Federazioak Kopako finala txapelketa ofizial gisa jokatuko dela eta titulu ofizialtzat hartuko dela bermatzea nahi dute. Horretarako, Federazioaren Batzar Nagusiaren Batzorde Delegatuak (hurrengo bilera 2020.eko maiatzaren 8an egingo da, ostiralean) egutegia aldatzeko erabakia har dezala eskatu diote Espainiako Futbol Federazioaren Idazkaritza Nagusiari, Kopako finala titulu ofizial gisa jokatu ahal izateko, bi taldeetako zaleen babesarekin eta berotasunarekin.