Jaitsierarik ez
Ondarroako Aurrera, Anaitasuna eta Urgatzi, Hirugarren Mailara
eitb.eus
Elorrio, Eibar Urko eta Amurrio, bigarren sailkatuak, igotze fase baten zain daude.
Ondarroako Aurrera, Anaitasuna eta Urgatzi, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ararako lurraldeetako ligetako lehen sailkatuak. Hirugarren Mailara igoko dira, Euskadiko Futbol Federazioak lehiaketa guztiak bertan behera utzi eta gero.
Alarma egoera adierazi zenean, hots, martxoaren 14ean, liderrak ziren Aurrera, Anaitasuna eta Urgatzi eta data horretan oinarritu da Federazioa erabakia hartzeko. Bide batez, jaitsierak ez direla egongo baieztatu dute.
Eta beste alde batetik, Elorrio, Eibar Urko eta Amurrio, bigarren sailkatuta dauden taldeak, igotze fase baten zain daude.