Lagunartekoak
Vicente del Bosquek Llorente, Xabi Alonso eta Javi Martinez deitu ditu
Erredakzioa
Andoni Iraola ez dago selekzionatzaileak emandako zerrendan eta Botia, Dominguez eta Montoya gazteak dira aurpegi berriak.
Vicente del Bosque Espainiako selekzionatzaileak 21 urte azpiko selekzioko jokalariak deitu ditu Txileren eta Liechtensteinen aurkako lagunartekoak jokatzeko. Javi Martinezen eta Mataren hiru adiskide arituko dira lehen taldearekin, Montoya, Botia eta Dominguez gazteak.
24 jokalari deialdian:
Atezainak: Casillas, Reina, Valdes.
Defentsak: Arbeloa, Raul Albiol, Botia, Dominguez, Montoya, Sergio Ramos.
Erdilariak: Javi Martinez, Xabi Alonso, Thiago, Busquets, Xavi Hernandez, Cesc Fabregas, Cazorla, Iniesta, Mata, Silva.
Aurrelariak: Llorente, Negredo, Pedro, Fernando Torres, Villa.