Santander Liga
Reala-Real Madril partida ekainaren 21ean jokatuko da; Barça-Athletic, ekainaren 23an
Erredakzioa
Santander Ligak 30. eta 31. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Asteburuz jokatuko da 30. jardunaldia, eta 31.a aste-barruan izango da.
Santander Ligak 30. eta 31. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu igande honetan. Ligako 30. jardunaldia ekainaren 19a eta 21 artean jokatuko da; 31.a, aldiz, ekainaren 22tik 25era bitartean.
Athleticek Betis izango du aurkari ekainaren 20an (larunbata) 17:00etan, San Mamesen, 30. jardunaldiko neurketan. Ondoren, Getafe eta Eibar ariko dira nor baino nor, 19:30ean, Alfonso Perez Coliseumean. Igandean, ekainaren 21ean, Alaves-Celta jokatuko da 14:00etan, Valentzia-Osasuna neurketa 19:30ean, eta, jardunaldiko partida handia Reale Arenak hartuko du; Reala-Real Madril, 22:00etan.
Bestalde, 31. jardunaldiko neurketa esanguratsuenean Bartzelona eta Athletic izango dira aurrez-aurre ekainaren 23an (asteartea), 22:00etan, Camp Noun. Asteazkenean, ekainaren 24an, Alaves-Osasuna derbiaren txanda izango da 19:30ean, eta, ordu berean jokatuko da Reala-Celta (19:30ean) norgehiagoka. Ostegunean, ekainaren 25ean, Eibar-Valenzia partida 19:30ean izango da, Ipuruan.
30. jardunaldia:
Ostirala, ekainak 19:
19:30ean, Granada-Vila-real
19:30ean, Mallorca-Leganes
22:00ean, Sevilla-Bartzelona
Larunbata, ekainak 20:
14:00etan, Espanyol-Levante
17:00etan, Athletic Club-Real Betis
19:30ean, Getafe-Eibar
22:00etan, Atletico Madril-Valladolid
Igandea, ekainak 21:
14:00etan, Celta-Alaves
19:30ean, Valentzia-Osasuna
22:00etan, Reala-Real Madril
31. jardunaldia
Astelehena, ekainak 22:
19:30ean, Vila-real-Sevilla
22:00etan, Leganes-Granada
Asteartea, ekainak 23:
19:30ean, Levante-Atletico Madril
19:30ean, Valladolid-Getafe
22:00etan, Bartzelona-Athletic Club
Asteazkena, ekainak 24:
19:30ean, Alaves-Osasuna
19:30ean, Reala-Celta
22:00etan, Real Madril-Mallorca
Osteguna, ekainak 25:
19:30ean, Eibar-Valentzia
19:30ean, Betis-Espanyol.