Uztailaren 18 eta 26an
Andaluziak 2. Mailara igotzeko partidak hartuko ditu
eitb.eus
Marbellan, Malagan eta Algecirasen jokatuko dira kanporaketak eta Athletic B da euskal ordezkari bakarra.
Espainiako Futbol Federazioak Andaluzia aukeratu du Bigarren Mailara igotzeko kanporaketak jokatzeko uztailaren 18an eta 26an.
Marbellak, Malagak eta Algecirasek hartuko dituzte partida guztiak eta bertan Athletic B, euskal ordezkari bakarra, egongo da.
Suertatutako kanporaketak ekainaren 25ean emango dituzte jakitera eta aukeratutako futbol-zelaiak La Rosaleda, Nuevo Mirador Algeciras, Marbellako Munizipala, Marbella Futbol Center eta MalagaKo Hiria dira.
Honako hauek dira sailkatutako 16 taldeak:
1. multzoa: Atletico Baleares, Ibiza, Atletico Madril B eta Peña Deportiva
2. multzoa: Logroñes, Cultural Leonesa, Athletic B eta Real Valladolid Promesas
3. multzoa: Castello, Barcelona B, Sabadell eta Cornella
4. multzoa: Cartagena, Marbella, Badajoz eta Yeclano Deportivo