Itxi

Lagunartekoa Suitzan

Espainia-Txile (3-2): Bigarren zatian irauli dute markagailua

Erredakzioa

Lehen zati kaskarra jokatu dute Del Bosqueren mutilek, baina Iniestari esker markagailua iraultzea lortu dute bigarren zatian.

Cesc, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak 3-2 gainditu du Txileko selekzioa Suitzan jokatu den lagunartekoan. Del Bosqueren mutilek itxura kaskarra erakutsi dute lehen zatian eta Islak eta Vargasek 0-2koa jarri dute markagailuan. Atsedenaldiaren ostean Iniesta zelairatu du Espainiako entrenatzaileak eta gorriek markagailua iraultzea lortu dute azken 3-2koa 90. minutuan lortuta.

Lehen zati bikaina jokatu du Txileko taldeak erasoan eta Casillasek arazo ugari izan dite. 10. minutuan Islak 0-1ekoa jarri du gol ikusgarri batekin eta 0-2koa Vargasek lortu du 20. minutuan Real Madrileko atezaina buruz buruakoan gaindituta.

Bigarren zatian Iniesta zelairatu du Del Bosquek eta Bartzelonako jokalariak Espainiako selekzioari bizia eman dio erasoan. Iniestak 1-2koa jarri du 55. minutuan eta garaipenaren golak Cesc Fabregasek lortu ditu 70. eta 90. minutuetan.

. Fitxa teknikoa:

3 - Espainia: Casillas (Reina, 46. minutuan); Sergio Ramos, Raul Albiol, Javi Martinez, Arbeloa; Busquets, Xabi Alonso (Iniesta, 46. minutuan), Xavi (Cesc, 64. minutuan); Silva (cazorla, 79. minutuan), Villa (Pedro, 46. minutuan) eta Negredo (Fernando Torres, 64. minutuan).

2 - Txile: Claudio Bravo; Arturo Vidal, Pablo Contreras, Jara; Mauricio Isla (Meneses, 83. minutuan), Medel (Estrada, 88. minutuan), Carmona, Beausejour (Felipe Gutierrez, 79. minutuan), Jorge Valdivia (Orellana, 86. minutuan); Alexis Sanchez eta Eduardo Vargas (Felipe Seymour, 58. minutuan).

Golak: 0-1, 10. minutuan: Isla. 0-2, 20. minutuan: Vargas. 1-2, 55. minutuan: Iniesta. 2-2, 70. minutuan: Cesc. 3-2, 90. minutuan: Cesc.