Itxi

Liechtensteinen aurka

Espainiak Eurokoparako txartela ziurtatu nahi du

Erredakzioa

Oraindik ere beste bi partida jokatu beharko ditu Espainiak, Eskozia eta Txekiar Errepublikaren auka, baina astearte honetan Eurokopan lehiatzeko postua lor dezake.

Llorente, entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Espainiako futbol selekzioak Liechtensteinen aurka neurtuko ditu indarrak astearte honetan Logroñoko Las Gaunas futbol-zelaian (22:00). 2012ko Ukraina eta Poloniako Eurokoparako txartela ziurtatzea helburu izango dute Vicente del Bosqueren gizonek.

Oraindik ere beste bi partida jokatu beharko ditu Espainiak, Eskozia eta Txekiar Errepublikaren auka, baina gaur Eurokopan lehiatzeko postua lor dezake.

Ustezko hamaikakoak:

Espainia: Casillas, Sergio Ramos, Albiol, Busquets, Arbeloa; Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Cesc, Villa eta Llorente.

Liechtenstein: Jehle, Martin Stocklasa, Rechsteiner, Michael  Stocklasa, Kaufmann; Buchel, Burgemeier, Frick, D.Hasler, N.Haslar eta Ritzberger.




Albisteak (1)