Itxi

Txapeldunak

Liverpool, Premier Leagueko txapeldun 30 urteren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Koronabirusaren ondorioz liga hiru hilabetez etenda egon ostean, Liverpoolek liga txapelketa irabazi du matematikoki, bukaerarako zazpi jardunaldi falta direnean.

Jürgen Klopp Liverpooleko entrenatzaiela pozik, partida irabazi ostean. Argazkia: Efe.

Liverpoolek Premier League irabazi du, matematikoki, ostegun honetan. Aurreko egunean 31. jardunaldiko bere partida irabazi zuen eta ostegunean, etxetik, titulua ziurtatu zuen Manchester Cityk Chealsearen aurka 2 eta 1 galduta.

Talde gorriak bere lehen liga irabazi du Ingalaterrako txapelketak Premier League izena duenetik, eta 1990ekoa irabazi zueneatik 30 urte pasa direnean. Garai hartan Liverpool jaun eta jabe zen Ingalaterra baina azken urteetan Manchester Unitedek nagusitasun hori kendu dio.

Jürgen Kloppen taldeak ondo bideratuta zuen titulua, baina koronabirusaren krisiak gauzak nahastu zituen eta titulua airen utzi zuen. Hiru hilabeteko etenaldiaren ostean, Liverpoolek ez du hutsik egin eta 86 punturekin, liga amaitzeko zazpi jardunaldi falta direnean, garaikurra ziurtatu du. Manchester City, Premierreko bigarren sailkatuak, 63 puntu ditu.

City galtzaile atera zen Bridgen, hasieran nagusi izan arren. Manchesterrekoek ez zuten arrisku handitik sortu. Zuloak aurkitu ez eta hegalak ez zituzten behar bezala erabili. Mendy eta Guendoganen arteko despiste baten ondorioz, Pulisicek baloia hartu eta 1 eta 0ekoa egin zuen Chealsearentzat.

Debruynek banakoa egin zuen bigarren zatiaren hasieran, eta Liverpoolen titulua gertu ikusten hasi ziren. Etxekoek hainbat aukera izan zituzten balia sareetara sartu gabe. Orduan epaileak penaltia adierazi zuen VAR laguntzaile teknikoaren laguntzaz. Willianek zigorra sartu zuen, Lamparden taldea Txapeldunen Ligako postuetan indartuz eta Premierreko titulua Liverpooli emanez.

Horrez gain, Arsenal Europako postuetik urrun da, baina, gutxienez, garaipena dastatzeko aukera izan du Southamptoni 0 eta 2 irabazita. Artetaren taldeak aurrea hartu zuen etxekoen atezainak egindako huts galanta aprobetxatuta. Lehen gol hori Nketiah jokalariak egin zuen. Bigarrena 86. Minutuan egin zuenWillockek. Arsenal bederatzigarren da, bosgarren eta seigarren postutik sei puntura.

Albisteak (1)