Uztailaren 7tik 10era
Ligako 35. jardunaldiko ordutegiak
EITB.EUS
Real Madril - Alaves izango da jardunaldia itxiko duen partida, uztailaren 10ean.
Ligak astearte honetan iragarri ditu uztailaren 7tik 10era jokatuko den 35. jardunaldiko ordutegiak. Euskal taldeei dagokienez, lehen partida Osasunak Betisen aurka jokatuko duena izango da, uztailaren 8an (19:30).
Hurrengo egunean, uztailaren 9an, Eibarrek eta Athleticek Leganes eta Sevilla hartuko dituzte, hurrenez hurren.
Azkenik, ostiralean Realaren eta Alavesen txanda izango da. Txuri-urdinek Granada izango dute aurkari Reale Arenan; babazorroek, berriz Alfredo Di Stano futbol-zelaira joango dira Real Madrilen kontra aritzeko.
Uztailaren 7a, asteartea
(19:30) Valentzia – Valladolid
(22:00) Celta – Atletico Madril
Uztailaren 8a, asteazkena:
(19:30) Betis – Osasuna
(19:30) Getafe – Vila-real
(22:00) Bartzelona – Espanyol
Uztailaren 9a, osteguna:
(19:30) Eibar – Leganes
(19:30) Mallorca – Levante
(22:00) Athletic – Sevilla
Uztailaren 10a, ostirala:
(19:30) Real Sociedad – Granada
(22:00) Real Madril – Alaves