Porrota Camp Noun
Espanyol, Bigarren Mailara 26 urte eta gero
eitb.eus
85 denboraldi jokatu ditu Lehen Mailan talde katalanak; Bartzelona, Real Madril eta Athletic dira aurretik dauden klub bakarrak.
RCD Espanyolek SmartBank LaLigan (Bigarren Mailan) jokatuko du datorren denboraldian. Bartzelonaren kontra 1-0 galdu zuen Camp Nou futbol-zelaian jokatutako partidan eta ondorioz maila galdu zuen bart.
Oso klub garrantzitsua da talde katalana, zazpigarrena sailkapen historikoan. Lehen Mailan 85 denboraldi eman ditu, Valentziaren berdinduta, eta aurretik hiru talde besterik ez daude, Bartzelona, Real Madril eta Athletic Club 89rekin (jokatu diren guztiak).
Beraz, 2020/21 denboraldian Espanyolek agur esan dio Lehen Mailari 1962/63an, 1969/70ean, 1989/90ean eta 1993/94an egin zuen bezala.
FITXA TEKNIKOA
BARTZELONA: Ter Stegen; Semedo (Ansu Fati, 45'), Pique, Lenglet, Jordi Alba; Busquets, Rakitic (Araujo, 92'), Sergi Roberto; Messi; Griezmann (Arturo Vidal, 71') eta Suarez (Braithwaite, 82').
ESPANYOL: Diego Lopez; Victor Gómez, Calero (Darder, 66'), Bernardo, Cabrera, Didac; David Lopez, Lozano, Marc Roca (Wu Lei, 86'); Embarba (Campuzano, 74') eta De Tomas.
GOLA
1-0. 56', Luis Suarez.
EPAILEA
Munuera Montero (C.Andaluz). Txartel horia: Espanyoleko Raul De Tomas (45'), David Lopez (94'). Gorria Bartzelonako Ansu Fatiri (50') eta Pol Lozanori (53')
FUTBOL-ZELAIA
Camp Nou.