Ordutegiak
Azken jardunaldia igandean, uztailak 19, jokatuko da, 21:00etan
Agentziak | Erredakzioa
Ordutegia oraindik zerbait jokoan duten taldeen partidei eragingo die bakarrik. Jokoan ezer ez dagoen neurketen ordutegia, berriz, aldatui egingo da.
LaLiga Santanderreko 38. jardunaldia, azkena, ordutegi bateratuan jokatuko da, 21:00etan.
Hala ere, eta LaLigak aditzera emandakoaren arabera, partida guztien ordutegietan aldaketak izan daitezke aurreko jardunaldian, 37.ean, gertatzen denaren arabera. Azken aurreko jardunaldia, LaLigako 37.a, ostegunean, uztailak 16, jokatuko da, 21:00etan. Baina ordutegi hauetan ere aldaketak izan daitezke.
Aipatutako egun eta ordutegiak zerbait jokoan duten taldeen partidetarako dira, hau da, Txapeldunen Liga, Europa Liga, jaitsiera...). Jokoan ezer ez duten taldeen partidak, berriz, beste ordutegi batean jokatuko dira.
Halaber, LaLigak aurreratu egin du aukera dagoela helburu ezberdinak dituzten taldeek ordu tarte ezberdin baina bateratuetan jokatzeko.