Kargatzen...
Itxi

Igoera

Huesca Lehen Mailara itzuliko da, urtebeteren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Plantilla berriztuta eta entrenatzaile berriarekin, Aragoiko taldea Smartbank Ligako sailkapeneko lehen postuaetan izan da denboraldi osoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Huescak Lehen Mailan jokatuko du 2020-2021 denboraldia urtebete Bigarren Mailan eman ostean. Iaz maila galdu ostean, klubaren helburu nagusia Santander Liga jokatzera itzultzea zen, eta helburua urtebetean gauzatu dute.

Horretarako, klubak plantilla ia osoa berritu zuen eta entrenatzaile berria ekarri zuen, Michel Sanchez. Denboraldi osoa SmartBank Ligako sailkapeneko lehen postuetan eman dute. Horretarako, etxean, Alcoraz futboi zelaian, oso sendo aritu dira eta Bigarren Mailako talderik onena izan dira etxean. Kanpoan gauzak bestelakoak izan dira, porrot ugari jaso dituzte, baina horrek ez die igotzea oztopatu.

Koronabirusak eragindako etenaldiaren aurretik, Huesca laugarren zen sailkapenean, Zaragoza bigarren sailkatuarengandik bost puntura. Azken jardunaldietan alde hori murriztu eta Zaragoza aurreratzea lortu dute.

Igoera lortzeko, Huescak 33 milioiko aurrekontua izan du, Bigarren Mailako hirugarrena. Horri esker, plantillarik indartsuenetakoa osatu dute eta, horrez gain, LaLigak jaisten diren taldeei ematen dien diru-laguntza ere izan dute.

Bideoak (1)