Itxi

Ofiziala

Jose Maria Amorrortu, Racingeko estrategia arloko arduradun berria

Agentziak / Erredakzioa

Leer en Castellano

Deustuarrak Bigarren Mailarako igoerarekin bat egiten duten metodologia, futbol oinarri eta harrobi lan berriak ezartzea ditu helburu.

Jose Maria Amorrortu. Artxiboko irudia

Racingek aditzera eman du hurrengo denboraldiko proiektu berria. Horretan, Jose Maria Amorrortu izango da kirol estrategia arloko arduraduna. Deustuarrak Bigarren Mailarako igoerarekin bat egiten duten metodologia, futbol-oinarri eta harrobi lan berriak ezartzea ditu helburu.

Amorrortuk azaldu duenez, Racing 'historia garrantzitsua eta identitate sentimendu indartsua duen taldea da'. Hala, berak duen esperientzia eta formazioa transmititzeko aukera honen aurrean poz-pozik agertu da. 'Bidea egin nahi dut, eta guztion artean eraikiko dugun lan egitasmo berria erakutsi nahi dut', adierazi du entrenatzaile eta jokalari ohiak