Itxi

7 milioi kobratuko ditu urtero

Real Madrilek Neymar fitxatu du 60 milioigatik

A.B.

Erredakzioa

Marca egunkariak publikatu duenez gaur itxi du fitxaketa talde madrildarrak Santos taldearekin. 2012. urteko udan bihurtuko da talde espainiarreko jokalari.

Neymar Brasileko selekzioarekin partida bat jokatzen. Argazkia: EFE

Marca egunkariak bere edizio digitalean publikatu duenaren arabera Real Madrilek Neymar fitxatu du sei urterako. Real Madril akordiora iritsi da Santos taldearekin eta 60 milioi ordainduko dizkio.

Sei urterako fitxatu du Real Madrilek Neymar eta 2012ko udan hasiko da talde madrildarrarekin entrenatzen Londoneko Olinpiar Jokoen ostean. Urtero 7 milioi euro kobratuko ditu brasildarrak.

Real Madrilen historiako laugarren fitxaketa garestiena da Neymar Cristiano Ronaldoren (96 milioi), Zidaneren (72 milioi) eta Kakaren (65 milioi) ostean.