Itxi

2020/2021 denboraldi-aurrea

Athleticek eta Alavesek lagunartekoa jokatuko dute irailaren 2an, Lezaman

eitb.eus

Leer en Castellano

Prestaketa gisa erabiliko dute talde biek norgehiagoka, printzipioz irailaren 12an hastekoa den 2020/2021 LaLiga txapelketari begira.

Ximo Navarro (Alaves) eta Iñigo Cordoba (Athletic) baloi baten lehian. Argazkia: EFE

Athletic eta Alaves aurrez aurre izango dira datorren irailaren 2an, Lezaman jokatuko duten lagunartekoan (11:00). Neurketa hori prestaketa gisa erabiliko dute talde biek irailaren 12an hastekoa den 2020/2021 LaLiga txapelketari begira, Javier Tebas LaLigako presidentearen asmoen arabera.

Horrenbestez, dena bide onetik badoa, bi taldeek abuztuaren 12an eta 13an ekingo diete entrenamenduei (12an, babazorroek; 13an, zuri-gorriek), aurreko egunetan PCR probak igaro ostean.

Aurtengo denboraldi-aurrea koronabirusaren pandemiarengatik egongo da baldintzatuta, eta litekeena da talde guztiek prestatze-lanak euren instalazioetan garatzea. Gainera, lagunartekoak futbol profesionalean aritzen diren kluben aurka jokatu beharko dituzte, Ligak ezarritako protokoloaren arabera desinfektatutako azpiegituretan.

Albisteak (4)