Itxi

FINAL-LAURDENAK

Inter Milan eta Manchester finalerdietan izango dira, aurreikuspenak beteta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Italiarrek, Lukakuren lan izugarrian oinarrituta, 2-1 garaitu dute Leverkusen. 'Deabru gorriek', berriz, luzapena behar izan dute Kopenhage kanporatzeko (1-0).

Lukaku Interren bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Inter Milan Europa Ligako finalerdietara sailkatu da astelehen honetan, Bayer Leverkusen 2-1 garaituta, Düsseldorfen (Alemania) jokatu den neurketan. Romelu Lukaku aurrelariak egindako neurketa harrigarrian oinarritu du bere garaipena Italiako taldeak. Lukakuk gol bat sartu du, eta bere indar fisiko paregabearekin aurkari guztien gainetik nagusitu da. Italiarren beste gola (partidako lehena) Barellak sartu du.

Hartara, gaur erdietsitako golarekin, lehiaketa horretan jarraian sartu duen bederatzigarrena pilatu du belgikarrak, eta, ondorioz, Alan Shearer ingelesak 2005ean Newcastle taldearekin ezarritako zortzi goleko marka gainditu du Lukakuk. Talde alemaniarraren gola Kai Havertzek egin du.

Interrek Shakhtar Donetsk edo Basilea izango du aurkari finalerdietan. Astearte honetan izango dira aurrez aurre, Veltins Arenan (Gelsenkirchen).

Fitxa teknikoa:

2 - Inter: Handanovic; Godín, De Vrij, Bastoni (Skriniar, 84. min); D'Ambrosio (Moses, 59 . min), Barella, Brozovic, Gagliardini (Eriksen, 59. min), Young; Lautaro (Alexis, 64. min) eta Lukaku.

1 - Leverkusen: Hradecky; Bender (Bellarabi, 85. min), Tah, Tapsoba, Sinkgraven (Wendell, 68. min); Baumgartlinger (Amiri, 68. min), Palacios (Bailey, 59. min), Demirbay, Havertz, Diaby; Volland (Alario, 85. min).

Golak: 1-0, 15. min: Barella; 2-0, 20. min: Lukaku; 2-1, 24. min: Havertz.

Epailea: Alberto Del Cerro Grande (Espainia). Txartel horiak: D'Ambrosio, Eriksen eta Barella (Inter); Sinkgraven, Bender eta Tapsoba (Leverkusen).

Manchesterrek luzapena behar izan du

Manchester Unitedek Bruno Fernandesek luzapenean penaltiz sartutako gola behar izan du Kopenhage gainditu (1-0) eta Europa Ligako finalerdietan sartzeko.

Espero baino gehiago kostatu zaio Ingalaterrako klub historikoari Danimarkako taldea garaitzea. Danimarkarrek ere aukerak izan dituzte, batez ere lehen zatian, baina azkenerako amore eman behar izan dute aurkariaren kalitate handiagoaren aurrean. Kopenhagek Johnsson atezaina izan du jokalaririk nabarmenena, geldiketa bikainak egin baititu.

Fitxa teknikoa:

1 - Manchester United: Romero; Wan-Bissaka, Bailly (Lindelöf, 70. min), Maguire, Williams; Fred (Matic, 70. min), Pogba; Greenwood (Mata, 91. min), Fernandes, Rashford (Lingard, 113. min); Martial (McTominay, 120. min).

0 - Kopenhage: Johnsson; Varela (Bartolec, 105. min), Nelsson, Bjelland, Boilesen (Bengtsson, 15. min); Stage (Mudrazija, 105. min), Zeca; Biel (Oviedo, 57. min), Wind, Falk (Bøving, 12. min); Daramy (Kaufmann).

Gola: 1-0, 95. min: Fernandes (penaltiz).

Epailea: Clément Turpin (Frantzia). Txartel horiak: Maguire eta Bailly (Manchester United); Kaufmann, Stage eta Zeca (Kopenhage).

FINAL-LAURDENAK

Abuztuak 10

Manchester United 1–0 Kopenhage

Inter Milan 2–1 Leverkusen

Abuztuak 11

21:00 Shakhtar – Basilea

21:00 Wolverhampton – Sevilla

FINALERDIAK

Abuztuak 16

21:00 Wolverhampton edo Sevilla vs Manchester United

Abuztuak 17

21:00 Inter Milan vs Shakhtar edo Basilea

FINALA

Abuztuak 21

21:00

Albisteak (3)