Itxi

Denboraldi-aurrea

Athletic, Osasuna eta Alaves, jokalariei osasun-azterketak egiten hasi dira

Erredakzioa

Leer en Castellano

Santander Ligako hiru euskal talde hauetako jokalariei koronabirusaren testak eta osasun-azterketak egin dizkiete. Abuztuaren 13an ekingo diote denboraldi-aurreari.

David Garcia eta Raul Garcia, iragan denboraldiko Osasuna-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athletic, Osasuna eta Alaves Santander Ligako euskal taldeek ostegunean, abuztuaren 13an, ekingo diote denboraldi-aurreari. Egun hauetan, jokalariak osasun-azterketak eta covid-19a atzemateko probak pasatzen ari dira.

Abuztuaren 13an egingo dute lehen lansaioa hiru taldeek. Alaves, gainera, entrenatzaile berriarekin hasiko da lanean, Pablo Machinekin. Athleticen eta Osasunan ez da entrenatzaile aldaketarik egon, beraz, talde zuri-gorria Gaizka Garitanok zuzenduko du, eta Jagoba Arrasateren zuzendaritzapean jarraituko du talde gorritxoak.

Bestalde, Santander Ligako beste bi euskal ordezkariek, Realak eta Eibarrek, abuztuaren 14an, ostiralean, ekingo diote denboraldi-aurreari.

Entrenamenduei heldu eta bi astera, gure taldeek lagunarteko prestaketa-partidei ekingo diete, eta horietako hainbat elkarren aurka jokatuko dituzte, dagoeneko aditzera eman dutenez.

Albisteak (3)