Kargatzen...
Itxi

0-1, Gironaren aurka

Luzapenean sartutako golak igoera ekarri dio Elxi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Pere Millak 96. minutuan sartutako golari esker Alacantekoak Lehen Mailara itzuli dira bost urte geroago.

Elxeko teknikariak eta jokalariak luzapenean sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Irailean hastekoa den Santander Ligako denboraldi berrian Elx Lehen Mailan arituko da, Alacanteko taldeak Girona garaitu baitzuen Montilivi estadioan jokatutako igoera faseko itzuliko neurketan (0-1), Pere Millak 96. minutuan sartutako gola dela medio.

Joaneko norgehiagokan golik gabe berdindu zuten bi taldeek, eta, ondorioz, gol bakar horrek igoera ekarri zion Pachetak entrenatutako taldeari; aldiz, talde katalana esku hutsik geratu zen

Lehen zatian Girona nagusi izan zen; bigarrenean, ordea, sufritzea egokitu zitzaien etxekoei, epaileak Cristhian Stuani aurrelari uruguaitarra eta taldeko izarra dena txartel gorri zuzenarekin kaleratu eta gero, VARa gainbegiratu ostean.

Luzapenera heltzea zuten asmoa katalanek, baina azken unean zapuztu egin zitzaien igoerako ametsa.

Fitxa teknikoa:

0 - Girona: Riesgo; Maffeo (Alcalá, 100+. min), Juanpe, Ignasi Miquel, Johan Mojica; Diamanka (Jairo, 98+. min), Granell; Aday Benítez, Borja García, Samu Sáiz (Alex Gallar, 98+. min) eta Stuani.

1 - Elx: Edgar Badia; Óscar, Gonzalo Verdú (Fidel, 75. min), Dani Calvo, Josema, Juan Cruz; Iván Sánchez (Mfulu, 93+. min), Ramon Folch (Escriche, 65. min), Josan (Víctor Rodríguez, 46. min); Jonathas (Pere Milla, 52. min) eta Nino.

Gola: 0-1, 96+. min: Pere Milla.

Epailea: José Antonio López Toca. Txartel horiak: Granell (Girona); Jonathas, Iván Sánchez, Víctor Rodríguez eta Pere Milla (Elx). Txartel gorria: Stuani (Girona).

Albisteak (3)

Bideoak (1)