1. jardunaldia
Liga erdipurdika hasiko da
eitb.eus
Asteburuan jokatuko da lehen jardunaldia, baina ez dira partida guztiak jokatuko. Euskal talde guztiek debuta egingo dute.
Santander LaLiga martxan jarriko da asteburu honetan, pandemia gorabehera.
Halere ez dute talde guztiek jokatuko, izan ere, Europako txapelketa abuztuan izan zutenek, hots, Real Madril, Bartzelona, Atletico eta Sevilla taldeek, euren neurketak atzeratu egin dituzte.
Lehen neurketa ostiralean izango da, iluntzeko 21:00etan, eta bertan Granadak eta Athleticek neurtuko dituzte indarrak.
1. JARDUNALDIA
Ostirala 11
Granada 21:00 Athletic
Larunbata 12
Eibar 16:00 Celta
Cadiz 21:00 Osasuna
Igandea 13
Valladolid 16:00 Reala
Vila-real 18:30 Huesca
Valencia 21:00 Levante
Astelehena 14
Alaves 21:00 Betis
ATZERATUTA
At. Madril - Sevilla
Bartzelona - Elx
R. Madril - Getafe