2012ko Eurokopa
Espainia eta Holanda, B eta D multzoetako buruak
Erredakzioa
Anfitrioiak A eta D multzokoak izango dira; Alemaniak eta Italiak ere ziurtatuta dute dagoeneko Eurokoparako txartela. Zozketa abenduaren 2an egingo dute, Kieven (Ukrainia).
Espainiako futbol selekzioa eta Holanda B edota C multzoetako buruak izango dira abenduaren 2an Kieven (Ukrainia) egingo den zozketan. Anfritrioak, Polonia eta Ukrainia, A eta D multzokoak izango dira.
Zozketan 3 ontzi ezberdinetan sartuko dituzte sailkatutako 12 taldeak. Alemaniak eta Italiak ere ziurtatuta dute dagoeneko Eurokoparako txartela.
Multzoetako gainontzeko zortzi txapeldunordeek atariko fasean hartuko dute parte. Horretarako zozketa urriaren 13an egingo da Cracovian (Polonia).
Fase honetan lau partida jokatuko dira. Joanekoak azaroaren 11n eta 12an jokatuko dira eta itzulikoak, hilabete bereko 15ean.