Koronabirusa
Ligako taldeek aukeratutako ordezko estadioak, erkidegoren bat konfinatzen badute
Erredakzioa
Reala, Osasuna, Athletic Club, Alaves eta Eibar taldeek Espainiako Futbol Federazioari eta Ligari aurkeztu dizkiete ordezko zelaiak, pandemiaren eraginez euren estadioetan jokatu ezin badute.
Santander Ligan parte hartzen duten klubek ostegun honetan jakinarazi dute zein ordezko estadio aukeratu dituzten COVID-19aren pandemiaren eraginez erkidegoren bat konfinatu eta euren zelaietan jokatu ezin badute. Ligari eta Espainiako Futbol Federazioari eman diote aukeratu dituzten badaezpadako zelaien berri.
Realak Wanda Metropolitano Atletico Madrilen estadioa aukeratu du. Osasunak Mendizorrotza eta Alavesek Sadar, bi klubak akordiora iritsi ostean. Athleticek hiru aukera aurkeztu ditu: Sardinero, (Racing Club) Sanchez-Pizjuan (Sevilla FC) eta Las Gaunas (UD Logroñes). Eibarrek, aldiz, Anduva (Mirandes) edo Las Gaunas (UD Logroñes).
Bestalde, aipatu behar da Sevillak San Mames (Athletic Club) aukeratu duela, eta Atletico Madrilek Reale Arena (Reala).
Santander Ligako taldeek aukeratutako ordezko estadioak:
Reala: Wanda Metropolitano
Osasuna: Mendizorrotza
Athletic Club: Sardinero, Sanchez-Pizjuan edo Las Gaunas
Alaves: Sadar
Eibar: Anduva edo Las Gaunas
Valentzia: Carlos Belmonte
Granada: Leganes
Betis: Ciutat de Valencia
Huesca: Montilivi
Valladolid: Santiago Bernabeu-Di Stefano, Sanchez Pizjuan edo Balaidos.
Vila-real: RCDE Stadium
Celta: Jose Zorrilla, Carlos Tartiere edo Molinon
Atletico Madril: Reale Arena
Bartzelona: Son Moix
Elx: Cartagonova
Getafe: Romareda
Real Madril: Jose Zorrilla
Sevilla: San Mames
Levante: Benito Villamarin
Cadiz: Carlos Belmonte