Jardunaldia astebarruan
BBVA Ligako 10. eta 11. jardunaldietarako ordutegiak
A.B.
Erredakzioa
Hamargarren jardunaldia astebarruan jokatuko da, konkretuki, urriaren 25ean, 26an eta 27an. Hamaikagarren jardunaldiko Reala-Real Madril partida urriaren 29an jokatuko da 22:00etan.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako hamargarren eta hamaikagarren jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu.
Hamargarren jardunaldia astebarruan jokatuko da. Urriaren 25ean, 26an eta 27an partidak izango ditugu. Zaragoza-Osasuna eta Levante-Reala norgehiagokak asteazkenean, urriaren 26an, jokatuko dira arratsaldeko 20:00etan. Bestalde, Athleticek Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatuko du urriaren 27an (osteguna) 22:00etan.
Hamaikagarren jardunaldiko partida azpimarragarrienetakoa Realak Anoetan Real Madrilen aurka jokatuko duena da. Urriaren 29an, larunbatean, jokatuko da norgehiagoka hau gaueko 22:00etan.
Osasunak eta Athleticek ordutegi arraroak izango dituzte hamaikagarren jardunaldirako. Igandean, urriaren 30ean, jokatuko dute bi taldeek. Athleticek Xixonen jokatuko du Sportingen aurka eguerdiko 12:00etan eta Osasunak Reyno de Navarran 16:00etan Levante izango du aurkari.
BBVA LIgako hamargarren jardunaldiko partiden ordutegiak:
Asteartea, urriaren 25a
20:00 Granada-F.C. Barcelona
22:00 Sevilla-Racing
Asteazkena, urriaren 26a
20:00 Zaragoza-Valencia
20:00 Getafe-Osasuna
20:00 Rayo Vallecano-Malaga
22:00 Mallorca-Sporting
22:00 Levante-Real Sociedad
22:00 Real Madrid-Villarreal
Osteguna, urriaren 27a
20:00 Espanyol-Betis
22:00 Athletic-Atletico de Madrid
BBVA Ligako 11. jardunaldiko partiden ordutegiak:
Larunbata, urriaren 29a
18:00 Valencia-Getafe
18:00 Villarrreal-Rayo Vallecano
20:00 F.C. Barcelona-Mallorca
22:00 Real Sociedad-Real Madrid
Igandea, urriaren 30a
12:00 Sporting-Athletic
16:00 Osasuna-Levante
18:00 Racing-Betis
20:00 Atletico de Madrid-Zaragoza
22:00 Malaga-Espanyol
Astelehena, urriak 31
21:00 Sevilla-Granada