Itxi

3. jardunaldiko ordutegiak

Eibar-Athletic derbia ostiralean jokatzea aurreikusi du LaLigak

eitb.eus

Leer en Castellano

Irailaren 25erako iragarri dute, 21:00etan. Astelehenean ere beste partida bat jarri dute. Alavés-Getafe larunbatean jokatuko da, 13:00etan, Elx-Reala 18:30ean eta Osasuna-Levante igandean, 12:00etan.

Aurreko denboraldiko bi taldeen arteko derbi baten irudia. Argazkia: Efe.

Futboleko Liga Profesionalak Santader Ligako 3. jardunaldiko ordutegiak iragarri ditu, eta ostiralerako eta astelehenerako bi partida iragarri ditu. Ostiralean, irailak 25, Eibar-Athletic jokatuko da, 21:00etan. LaLigak adierazitakoaren arabera, eta ostiraletan eta astelehenetan jokatzearen inguruan sortutako iskanbilari lotuta, Kirol Kontseilu Nagusiaren eta Merkataritza-gaietarako epaitegiaren ebazpenen zain daude.

Hauek dira 3. jardunaldiko partida guztien ordutegiak:

Albisteak (3)