Itxi

Superkopako istiluengatik

Bi partidako zigorra Mourinhori eta neurketa bakarrekoa Vilanovari

Erredakzioa

Lehiaketa Batzordeak Real Madrileko entrenatzailea eta Bartzelonako bigarren teknikaria zigortu ditu Espainiako Superkopako istiluengatik. Superkopan beteko dira zigor hauek.

Tito Vilanova, Guardiola, Marcelo eta Mourinho Superkopako tanganako une baten. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzailea eta Francisco Vilanova Bartzelonako bigarren entrenatzailea zigortzea erabaki du Espainiako Superkopan sortutako istiluengatik. Mourinhok hatzamarra sartu zion begian Vilanovari eta horregatik bi partidako zigorra izango du. Vilanovak, partida bakarreko zigorra bete beharko du Real Madrileko entrenatzailea probokatzearren.

Hau guztia iragan abuztuaren 17ko Superkopako Bartzelona-Real Madril partidako azken minutuetan gertatu zen. Mourinhori eta Vilanovari 600 euroko isun bana ezarri zaie. Bartzelonak 90 euroko isuna izan du eta Real Madrilek 180 eurokoa.