Bartzelona
Puyol: “Erretiroa hartzea ere pentsatu nuen”
Erredakzioa
Futbola uzteko gertu egon dela aitortu du Kataluniako atzelariak Antena 3n egindako adierazpenetan.
Carles Puyol Bartzelonako kapitain eta Espainiako selekzioko jokalaria futbola uzteko zorian egon da, Antena 3 kateari egindako adierazpenen arabera, hanka batean izan duen lesio larria dela eta zortzi hilabete eman baititu futbol zelaietatik kanpo.
Bartzelonako 33 urteko atzelariak zortzi hilabete sufritzen eman dituela esan du, batez ere ez zuelako inolako irtenbiderik ikusten. Izan ere, hankan indarrik ez zuela ikusita, berriro ez zuela jokatuko pentsatu zuen. Horren aurrean, Puebla de Segurreko jokalariak argi esan zuen: “Erretiroa hartzea ere pentsatu nuen”.
Carles Puyol Bartzelonako kapitain eta Espainiako selekzioko jokalaria futbola uzteko zorian egon da, Antena 3 kateari egindako adierazpenen arabera, hanka batean izan duen lesio larria dela eta zortzi hilabete eman baititu futbol zelaietatik kanpo. Bartzelonako 33 urteko atzelariak zortzi hilabete sufritzen eman dituela esan du, batez ere ez zuelako inolako irtenbiderik ikusten. Izan ere, hankan indarrik ez zuela ikusita, berriro ez zuela jokatuko pentsatu zuen. Horren aurrean, Puebla de Segurreko jokalariak argi esan zuen: "Erretiroa hartzea ere pentsatu nuen".