Itxi

2010ean buruan tirokatu zuten

Cabañas: 'Bala buruan daukat, baina futbolean joka dezaket'

Erredakzioa

Jokalari paraguaiarra baikor agertu zen asteburu honetan egin zion elkarrizketa batean. Erasotzailea barkatu duela aitortu zuen.

Salvador Cabañasen artxiboko irudia

Salvador Cabañas jokalari paraguaiarrak buruan tiro bat jaso zuen 2010. urteko urtarrilaren 25ean, bere emaztearekin Mexiko Hiriko pub batean zegoenean. Oraindik ez dakite zergatik, baina Jose Jorge Balderas izeneko Mexikoko narkotrafikatzaileak buruan tirokatu zuen.

Hainbat egunez hilzorian egon zen, baina medikuek bala barruan mantentzea erabaki zuten. Oraindik sendatze prosezuan da, baina COPE katean asteburu honetan egindako elkarrizketa batean baikor agertu da: "Laster entrenatzen hasiko naiz eta oso pozik nago, miraria izan da. Dagoeneko buruan daukat jaurtigaia, baina nire bizitza normala da. Familiarekin disfrutatzen dut eta baita hemen selekzioko taldekideekin. Nire helburua futbol-zelaietara itzultzea da. Hori da gehien nahi dudana”.

Erasotzaile barkatu duela aitortu du: "Jazotakoa ahaztea nahiago dut. Gauzak arrazoi batengatik gertatzen dira. Ondo nago eta hori da garrantzitsuena, selekzioarekin entrenatzen, hori da ederrena”.