2012ko Eurokopa
Espainia-Eskozia: Multzoko epaileak dira espainiarrak
A.B.
Erredakzioa
Del Bosqueren taldeak ez du ezer jokoan, baina sailkapen faseko partida guztiak irabazi nahi ditu. Eskoziarrak bigarren postua dute jokoan. Txekiar Errepublikak ere errepeskan sartzeko aukerak dauzka.
Espainia iragan ostiraleko eta astearte honetako partidak jokatu aurretik sailkatuta zegoen 2012ko Eurokoparako. Baina espainiarrek sailkapen faseko partida guztiak irabazita bukatu nahi du etapa hau.
Iragan ostiralean Txekiar Errepublikaren aurka 0-2 irabazi ostean Eskozia izango dute aurkari Del Bosqueren mutilek astearte honetan. Eskoziarrak multzoko bigarren postuan daude 11 punturekin eta Txekiar Errepublika da hirugarren sailkapenean 10 punturekin. Errepeskara joatea bi talde hauen arteko gauza da. Eskoziarrek nahikoa dute txekiarrek Lituaniaren aurka lortzen duten emaitza bera eskuratzearekin.
Espainiako hamaikakoan aldaketa ugari egongo dira Txekiar Errepublikaren aurkako partidarekin alderatuta. Victor Valdes, Puyol, Jordi Alba, Thiago, Santi Cazorla, Javi Martinez eta Fernando Llorente jokalariek hasierako hamaikakoan egoteko aukera asko dituzte.
Ustezko hamaikakoak:
Espainia: Valdes, Arbeloa, Puyol, Javi Martinez, Jordi Alba; Busquets, Xavi Hernández edo Thiago, Cazorla; Pedro, Villa eta Llorente.
Eskozia: McGregor, Hutton, Bardsley, Berra, Caldwell, Adam edo Cowie, Fletcher, Bannan edo Forrest, Mackail-Smith, Morrison eta Naismith.
Epailea: Stefan Johannesson (SWE).
Zelaia: Jose Rico Perez, Alacant.
Ordua: 20:45ean.