Taldearekin dago
Clemente: 'Ez dut nire kargugabetzearen berri jaso'
Erredakzioa
Ostiralekoa, Kongoren aurkakoa, Clementeren azken partida izango zela aurreratu zuen Kamerungo Federazioko idazkari nagusiak aurreko astean.
Javier Clemente Kamerungo futbol selekzioko hautatzaileak ez duela bere kargugabetzearen berri jaso jakinarazio dio EFEri.
"Une honetan Malabon nago taldearekin, Ekuatore Ginearen aurka jokatu beharreko lagunartekoa prestatzen. Beraz, ezinezkoa da, ez naute kargutik kendu", adierazi du.
Ostiralekoa, Kongoren aurkakoa, Clementeren azken partida izango zela aurreratu zuen Kamerungo Federazioko idazkari nagusiak aurreko astean.