Itxi

2012ko Eurokopako sailkapenak

Espainia-Eskozia (3-1): 'Tartan Army'a sailkatzeko aukera gabe

ERREDAKZIOA

Espainia eskoziar selekzioari gailendu zaio eta 2012ko Eurokopatik at utzi du. Txekiar Errepublikak 0 eta 1 irabazi dio Lituaniari eta bigarren aukera gabe utzi du Eskozia.

David Silva Christophe Berra eskoziarrarekin baloia lehiatzen. Argazkia: EFE.

Espainiak etxekolanak eginda zituen norgehiagoka honetara heldu aurretik, baina Vicente Del Vosqueren mutilak Polonia-Ukrainia 2012ko Eurokoparako sailkapeneko zortzi neurketatatik zortziak irabazi nahi zituzten eta lortu ere. Momentuz espainiar selekzioak 14 garaipen lortu ditu jarraian neurketa ofizaletan eta Frantzia eta Holandak duten marka berdindu du. David Silva eta Villa izan ziren golegileak. Craig Leveinen mutilak ez zuten futbol dotorerik erakutsi eta Vicotr Valdesen huts bat aprobetxatu zuten penalti bidez markagailuan aurreratzeko.

David Silvak egin zuen lehenengo gola neurketa hasi eta gutxira. Xavik hasi zuen jokaldia, Villak Jordi Albari pasea egin eta David Silvak baloia errematatu zuen, sarera bidaliz. Eskoziak minutu gutxira erantzun zuen eskuinetik Morrisonen erasoaldiarekin, baina Naismithek ez zuen errematatzea lortu eta balioak kanpora ihes egin zuen. Lehengo zatian Victor Valdes Bartzelonako atezainak ia ez zuen lanik izan 'Tartan Army'a gutxitan heldu baitzen bere areara, atzealdearen eraginkortasunari esker. Fletcherrek aukera bat izan zuen 30. minutuan baina ez zuen jokaldia bukatzerik lortu. Aurrelari gorriak markagailuan desberdintasuna handitu nahi zuten eta Cazorla, Pedro edo Villak aukerak izan zituzten golak egiteko. Hala ere, Silva izan zen bigarrena erdietsi zuena, lehen zatiaren bukaeran. Manchester Cityko jokalaria selekzioan titular izan nahi duela aldarrikatu zuen.

Eskozia Eurokopako sailkapena zuen jokoan eta atsedenaldiaren ondoren Del Bosqueren atzelariak ezegonkortzen saiatu zen. Silvak, 'hat trick'a izan zuen bere hanketan baina McGregor atezaina bikain aritu zen espainiarren erasoak ekidinez. 53. minutuan aldiz, ezin izan zuen Villaren jaurtiketa gelditu.

Fernando Llorente Xavi Hernandezen ordez sartu zen zelaian bigarren zatiaren erdian eta gola egiteko aukera izan zuen, baina ez zuen McGregor ustekabean harrapatu. Victor Valdes huts handia egin zuen eta epaileak penaltia adierazi zuen. Goodwilliek aurreratu zituen eskoziarrak markagailuan, baina beranduegi zen norgehiagokari buelta emateko.

Fitxa teknikoa:

3 - Espainia: Valdés, Ramos, Piqué, Puyol (Arbeloa, m.46), Jordi Alba, Busquets, Xavi (Llorente, m.63), Cazorla, Silva (Thiago Alcantara, m.55), Pedro eta Villa.
1 - Eskozia: McGregor, Hutton, Berra, Cadwell, Bardsley, Adam (Forrest, m.62), Morrison, Bannan (Goodwillie, m.62), Naismith, Fletcher (Cowie, m.84) eta Mackail-Smith.

Golak: 1-0, m.5: Silva. 2-0, m.44: Silva. 3-0, m.54: Villa. 3-1, m.65: Goodwillie, penaltiz.

Epailea: Stefan Johannesson (SUE). Horia adiera zien Ramos eta Fletcher, Goodwillie eta Morrisoni.

Albisteak (1)