7. jardunaldia
Osasuna-Athletic derbia urriaren 24an, larunbatean, jokatuko da
eitb.eus
Sevilla-Eibar partida ere urriaren 24an jokatuko da. Igandean, urriaren 25ean, Valladolid-Alaves eta Reala-Huesca neurketen txanda izango da.
Santander Ligak astearte honetan jakinarazi ditu 7. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Osasuna-Athletic derbia urriaren 24an (larunbata) jokatuko da Sadarren, 13:00etan. Hasieran urriaren 26rako (astelehena) iragarri du Ligak euskal derbia.
Bestalde, Sevilla-Eibar neurketa ere urriaren 24an (larunbata) jokatuko da, 18:30ean. Igandean, urriaren 25ean, Valladolid-Alaves (12:00etan) eta Reala-Huesca (21:00etan) norgehiagoken txanda izango da.
Urriak 23, ostirala
21:00 Elx-Valentzia
Urriak 24. larunbata
13:00 Osasuna - Athletic Club
16:00 Bartzelona - Real Madrid
18:30 Sevilla - Eibar
21:00 Atletico Madril - Betis
Urriak 25, igandea
12:00 Valladolid - Alaves
16:00 Cadiz - Vila-real
18:30 Getafe - Granada
21:00 Reala - Huesca
Urriak 26, astelehena
21:00 Levante - Celta