Itxi

Errumania

Atezain bat lepoz jarri da penalti jaurtiketa batean, protesta egiteko

Erredakzioa

Gertaera Petrolul Ploiesti-Vointa Sibiu partidan izan da; etxekoek 4-1 irabazi dute.

Remus Danalache, Vointa Sibiu Errumaniako taldeko atezaina, futbol jardunaldiaren unerik bitxienaren protagonista izan da, penalti jaurtiketa batean baloiari lepoa emanda jarri baita.

Partidako luzapenean, epaileak penaltia adierazi du kanpoko taldearen kontra, etxeko taldea 3-1 irabazten ari zela. Horren aurrean, Vointa Sibiuko atezaina lepoz jarri da, jaurtiketaren aurrean. Gola izan da, baina epaileak kargu hartu dio atezainari, eta jaurtiketa errepikatzeko agindu du. Bigarren saiakeran, Danalache aurreraz aurre jarri da, baina ez du inolako mugimendurik egin baloia harrapatzen saiatzeko.

Etxeko taldeko zaleak harrituta geratu dira protestaren aurrean eta kanpoko taldea txalotu egin dute. Partida amaitutakoan, Danalache bere buruarekin bakean agertu da: “Nik dakidanez, egin dudana ez inoiz gertatu futbolean”.