LaLiga (10. jardunaldia)
Osasuna – Huesca azaroaren 20an jokatuko da eta Athletic – Betis hilaren 23an
Erredakzioa
Azaroaren 22an, igandean, jokatuko dira Eibar – Getafe (14:00), Cadiz – Reala (16:15) eta Alaves – Valentzia (21:00).
Santander Ligak ostegun honetan jakinarazi ditu 10. jardunaliko partiden datak eta ordutegiak. Estreinako norgehiagoka Osasuna – Huesca izango da, azaroaren 20an, ostiralean, 21:00etan, jokatuko baita.
Azaroaren 22an, igandean, jokatuko dira Eibar – Getafe (14:00), Cadiz – Reala (16:15) eta Alaves – Valentzia (21:00) neurketak. Azaroak 23an, astelehenean, aldiz, Athletic – Betis (21:00) partidaren txanda izango da.
10. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Azaroak 20, ostirala
Osasuna – Huesca (21:00)
Azaroak 21, larunbata
Levante – Elx (14:00)
Villa-real – Real Madril (16:15)
Sevilla – Celta (18:30)
Atletico Madril – Bartzelona (21:00)
Azaroak 22, igandea
Eibar – Getafe (14:00)
Cadiz – Reala (16:15)
Granada – Valladolid (18:30)
Alaves – Valentzia (21:00)
Azaroak 23, astelehena
Athletic – Betis (21:00)