Santander LaLiga
Realak lidergoa defendatuko du Vigon 8. jardunaldian
eitb.ues
Txuri-urdinek igandean jokatuko dute Celtaren kontra; Athleticek, Osasunak eta Alavesek larunbatean eta Eibarrek gaur gauean.
Gaur jarriko da martxan Santander LaLigako 8. jardunaldia helburu oso ezberdinekin euskal taldeen arten.
Realak sailkapenean agintzen du eta ohorezko postu hori Vigon defendatuko du igandean; Osasuna sailkapeneko zona epelean da eta Atleticoren kontra ez galtzen saiatuko da; Athletic, Alaves eta Eibar irabaztera behartuta daude beheko postuetatik zenbat eta arinago ihes egiteko.
Zuri-gorriek Sevilla hartuko dute, gasteiztarrek Bartzelona eta Eibarrek, gaur Ipuruan, Cadiz taldea.
8. JARDUNALDIA
Urriak 30, ostirala
Eibar 21:00 Cadiz
Urriak 31, larunbata
R. Madril 14:00 Huesca
Athletic 16:15 Sevilla
Osasuna 18:30 At. Madril
Alaves 21:00 Bartzelona
Azaroak 1, igandea
Betis 14:00 Elx
Celta 16:00 Reala
Granada 18:30 Levante
Valentzia 21:00 Getafe
Azaroak 2, astelehena
Vila-real 21:00 Valladolid