Itxi

BBVA Liga

Lass Diarra baliteke Realaren kontra itzultzea

Erredakzioa

Lesioa dela eta, Malaga eta Vila-realen kontra aritzeko moduan ez da egongo.

Frantziako jokalariak lau partida jokatu ditu titular moduan. Argazkia: EFE

Lass Diarra, Real Madrileko erdilaria, hemendik hamar egunetara bere taldeak Realaren kontra jokatuko duen partidan itzultzea espero dute. Frantziako jokalariak larunbatean hartu zuen min, Betisen aurkako partidan, eta astebete eman beharko omen du jokatu gabe. Ondorioz, Malaga eta Vila-realen kontrako partidetan ez da jokatzeko moduan egongo, baina talde txuri-urdinaren aurkako partidara heltzea espero du.

Chelsea eta Arsenal taldeetako jokalari ohiak ez du partida gehiago galdu nahi, Mourinhoren konfiantza berreskuratu duelako. Hori dela eta, Khedira eta Coentraorekin lehian egongo da taldean postua lortzeko. Dagoeneko, lau partida jokatu ditu titular moduan; alemaniarrak eta portugaldarrak, berriz, bost eta hiru daramatzate, hurrenez hurren.

Albisteak (1)