Kargatzen...
Itxi

Australiako Liga

Macarthur FC taldeak Beñaten fitxaketa iragarri du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Beñat Etxebarria erdilari bzikaitarrak Australiako taldean jokatuko du datorren denboraldian. A-League txpelketa abenduaren 27an hasiko da.

Beñat Etxebarria. Argazkia: EiTB

Beñat Etxebarriak Macarthur FC taldean jokatuko du datorren denboraldian. Australiako klubak ofizial egin du erdilari bizkaitarraren fitxaketa ostiral honetan. A-League (Australiako Lehen Maila) abenduaren 27an hasiko da.

Udan Athleticek ez zion kontratua berritu Beñati, eta Turkiatik, Greziatik eta beste herrialde batzuetatik eskaintzak izan zituen arren, Igorreko (Bizkaia) jokalariak Australiara joatea erabaki du.

Albisteak (3)