Itxi

Kamerungo hautatzaile ohia

Clemente, posta elektronikoz, bere kargutik at

Erredakzioa

Kamenrungo Federazioak albistea konfirmatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Javier Clementek duela bi aste zuzendu zuen Kamerungo selekzioa azken aldiz. Hala eman zuen aditzera, Kamerungo Federazioko idazkari nagusiak, bere esanetan Clementek ez dituelako aurreikuspenak bete.

Posta elektronikoz eman dio albistearen berri.

Afrika Koparako sailkatu ez izanak zigortu ei du Barakaldokoa. Kolpe handia izan da herriarentzat, Kamerun Afrikako futbol oilarretako bat izan baita beti.

Athleticeko entrenatzaile ohiak 2010eko abuztuan hartu zuen  "lehoi menderaezinak" gidatzeko ardura eta Kongoren kontrakoa partida azken neurketa izan zen.

Bideoak (1)