Irureta ordezkatuko du karguan
Amorrortu Euskal Selekzioko hautatzailea izango da Etxarrirekin batera
Erredakzioa
Javier Irureta ordezkatutko du karguan Euskal Futbol Federazioak adierazitakoaren arabera.
Euskal Futbol Federazioak jakinarazi du Jose Maria Amorrortu izango dela Mikel Etxarriren laguntzaile berria Euskal Selekzioan. Jabo Irureta ordezkatuko du karguan Amorrortuk.
Federazioak batzarrrean hartu du erabakia. Horrela, Athleticen inguruko entrenatzailearen tokia Amorrortuk beteko du eta Realaren eremukoa Etxarrik.