Turkiako liga
Turkiako derbiak kanpoko taldearen zalerik gabe jokatuko dira
Erredakzioa
Fenerbahceren, Galatasarayren, Besiktasen eta Trabzonsporren, herrialdeko lau talde nagusien, arteko partidetan gertatuko da hori.
Turkiako futbol ligako partida nagusiak kanpoko taldearen zalerik gabe jokatuko dira, istiluak saihesteko, gaur bertan, Besiktasen eta Fenerbahceren artean jokatuko den partidarekin, hasita. Dena dela, partida horretan ez ezik, Fenerbahce, Galatasaray, Besiktas eta Trabzonspor elkarren aurka parekatzen dituzten beste norgehiagoka guztietan ere hartuko dituzte neurri horrek.
Erabaki hori aipatutako lau taldeetako buruek adostu dute, partida horietan istiluak saihesteko. Fenerbahceko entrenatzailea, Aykut Kocaman, neurriarekin ados agertu da: “Lau talde nagusien artean adostu dute erabakia. Hori dela eta, errespetatu egiten dugu. Ez dut uste inolako bidegabekeria denik, neurria lau taldeentzat berdina delako”.