IV. eta XV. multzoak
Hirugarren Maila: Barakaldo eta Mutilvera, sendo lidergoan
Erredakzioa
Bizkaitarrak dira nagusi IV. multzoko sailkapenean eta 3 puntuko aldea dute bigarren sailkatuarekiko. XV. multzoan, nafarrak lider sendoa dira eta 5 puntuko aldea dute bigarren dagoen Peña Sportekiko.
IV. multzoan Barakaldo da liderra 26 punturekin Alaves Bri 1-3 irabazita eta hiru puntuko aldea du Elgoibarren aurka 0-0 berdindu zuen Beasainekiko (23 puntu). Zarautzen aurka galdu arren hirugarren postuan jarraitzen du Portugaletek (22 puntu) eta Gernikak (22 puntu) ere laugarren postua mantendu du Laudioren aurka 0-2 galdu ostean.
Hernani (8 puntu), Zarautz (8 puntu) eta Balmaseda (7 puntu) daude jaitsiera postuetan.
XV. multzoan Mutilvera da jaun eta jabe. Cortesi 1-0 irabazi zioten eta 31 punturekin lidergoan dira. Bost puntuko abantaila dute jada bigarren sailkatua den eta Idoyaren aurka 0-0 berdindu zuen Peña Sporteikiko (26 puntu). Hirugarren postua Izarrarentzat da (21 puntu) eta azken play-off postuan Tudelano dago 20 punturekin.
Azkoyen (8 puntu), Oberena (6 puntu) eta Cortes (5 puntu) daude jaitsiera postuetan.
11. jardunaldiko emaitzak IV. multzoan:
CD Lagun Onak 0 - 0 Arenas Club
CD Hernani 1 - 1 SD Zamudio
CD Elgoibar 2 - 2 SD Beasain
CD Basconia 3 - 1 Balmaseda FC
Santuchu FC 1 - 1 CD Vitoria
SCD Durango 1 - 0 SD Eibar B
CD Laudio FSR 2 - 0 SD Gernika
Deportivo Alaves B 1 - 3 Barakaldo CF
Club Portugalete 0 - 1 Zarauzko KE
Zalla UC 1 - 1 SD Leioa
11. jardunaldiko emaitzak XV. multzoan:
UCD Burlades 0 - 1 AD San Juan
CD Tudelano 0 - 0 CD Oberena
CD Azkoyen 0 - 1 CD Valle de Egues
CD Huarte 1 - 0 UDC Txantrea
CD Aluvion 1 - 2 CD Izarra
UD Mutilvera 1 - 0 CD Cortes
CD Pamplona 4 - 0 CD Lourdes
CD Idoya 0 - 0 Peña Sport FC
CD Aoiz 2 - 2 CD Murchante
Club Atlético Cirbonero 2 - 2 CD Iruña