Itxi

EITBk aurreratu bezala

Tunisia konfirmatu dute Euskal Selekzioaren aurkari abenduaren 28rako

Erredakzioa

Lagunarteko partidaren berri Sami Trabelsi tunisiarren entrenatzaileak eman zuen eta berria ETBk eta eitb.com-ek aurreratu zuten. Lau egun lehenago Kataluniaren aurka jokatuko du Tunisiak.

Euskal selekzioa-Venezuela, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka neurtuko ditu indarrak abenduaren 28an, hala baieztatu da ostiral honetan. Sami Trabelsi tunisiarren entrenatzaileak Tunis Afrique Presse TAP agentziari aurreratu zion berri hau etaazaroaren 27tik jakina izan da.

Sei egun lehenago, abenduaren 22an, Kataluniako Selekzioaren aurka jokatuko du Tunisiak. Bi partida horiek Gabonen eta Ekuatore Ginean jokatuko den Afrika Kopako azken fasea prestatzeko baliagarri izango zaizkio.

Iaz, Venezuelaren kontra jokatu zuen Euskal Selekzioak eta Gurpegui, Labaka eta Muniain jokalarien golekin garaipena lortu zuen (3-1). Euskadiko Futbol Federakundeak ez du, oraingoz, Tunisiaren aurkako norgehiagoka konfirmatu.

Tunisiako futbol selekzioa

Tunisiako Futbol selekzioak lau aldiz lortu du Munduko Futbol Txapelketarako txartela. 1978. urtean egin zuen estreinakoz (Argentina), baina orain arte ezin izan dute aurreneko kanporaketa gainditu. Mexiko 3-1 hartu zuten mendean eta Alemania Federalen kontra hutsean egin zuten. Ondoren, 20 urte behar izan zituzten beste Mundial baterako sailkapena lortzeko, Frantzia 1998. 2002koan eta 2006koan ere hartu zuten parte. 2004. urtean, Afrikako Nazioen Kopa eskuratu zuten tunisiarrek. Tunisian bertan jokatu zen txapelketa eta anfitrioiek 2-1 irabazi zioten Marokori.

Patidak ikusi berriro  eitb nahieran

Euskal Selekzioa-Katalunia

Euskal Selekzioa-Estonia

Euskal Selekzioa-Venezuela




Albisteak (1)

Informazio gehiago (3)