Itxi

Errege Kopa

Eibar eta Mutilvera, sailkatuta; Anaitasuna eta San Juan, kanporatuta

A.B. | EITB Media

Leer en Castellano

Racing Santander mendean hartu du egin du Mutilverak (1-0). Armaginak, nagusi Racing Riojaren aurka (0-2). AnaitasunaGetaferen aurka galdu du (1-2). San Juanek porrota jaso du Granadaren kontra (0-2).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ostegun honetan bukatu da 2020-2021 Errege Kopako lehen kanporaketa. Euskal taldeei dagokienez, Eibarrek eta Mutilverak bigarren kanporaketa jokatzeko txartela eskuratu dute.

Racing Santander hartu du mendean Mutilverak (1-0). Briñolek sartu du partidako gol bakarra, 75. minutuan. Hurrengo kanporaketan, Lehen Mailako aurkaria nahi du Nafarroako taldeak.

Eibarrek garaipena lortu du Racing Rioja taldearen kontra (0-2). Pedro Leonek sartu ditu norgehiagokako bi golak; lehena (0-1) 36. minutuan, eta, bigarrena (0-2) 82. minutuan.

Bestalde, Anaitasunak eta San Juanek ezin izan dute aurrera egin Kopan. Anaitasuna Getefaren aurka (1-2) ezustekoa ematetik gertu egon da. Aurrea hartu du markagailuan talde gipuzkoarrak Eskurtzaren golari esker (1-0, 54. min), baina Madrilgo taldeak lehia berdindu du Unalen bidez (1-1). Epaileak sei minutuko luzapena eman du, eta Angelek garaipena eman dio Getaferi (1-2, 93. min), penaltiz gola sartuta. Granadak, aldiz, ez dio aukerarik eman San Juani (0-2). Kenedyk 0-1ekoa sartu du lehen minutuan, eta Jorge Molinak jarri du 0-2koa markagailuan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)